XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bigarren hitza aurkitzeko, hezitzaileak bigarren asmakizuna botako du:
festak alaitzen ditut
eta egarriak bazara,
neurrian edan nazazu
(Erantzuna: ARDOA).
- Hirugarren hitza aurkitzeko asmakizuna:
eta liburuetan gordetzen banaute ere,
ahoetatik ateratzen naiz
eta airean galtzen
(Erantzuna: HITZA).
4. Ikaslearen liburuko 92. orrialdeko
5. 60. fitxa osatu.
Ikasturte-bukaerako ospakizuna
Ikasturte-bukaerako festa-giroa zaindu behar da (girotzea, tokia, eta abar) eta ikasleen gurasoak gonbidatzeko aukera ona izan daiteke.
- Zeinuak: Ogi bat eta edalontzi bat ardo mahai baten gainean.
- Gari-aleak.
- Festa-giroko elementuz apaindutako tokia.
- Girotzeko, horman ezarritako errotulu bat:
- Letra-pankartak:
Pankartak egiteko:
Ikasle bakoitzak gida honetan agertzen diren letra-ereduetako fotokopia bana gelara eraman eta koloreztatuko du, edo:
- Koloreko paperean letra bakoitza fotokopiatuz, ziluetak ebakiz eta kartulina zuri batean itsatsiz; letra bakoitza kolore desberdineko paperean ere fotokopia daiteke.
- Poemaren hitzak eta ahapaldiak aldez aurretik banatu nork bere zatia buruz ikas dezan.
- Askaritxo bat edo antolatu eta gurasoak etorriko direla eta horrela bukatuko dela ikasleekin zehaztu.
- Ikasturtea eta urte betez elkarbanatu duten guztiaren bukaera ospatzera gonbidatuko ditu irakasleak.
-